XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakasle eta gurasoentzako oharrak: Erroreen arazoari buruz zerbait aipatzea komeni da.

Edozein neurketa egitean, zehaztasuna ez da 100%era heltzen.

Aitzitik, gorabeherak ohi daude, hainbeste faktore desberdin tartean direlarik (batzu neurgailuari dagozkionak, beste batzu behatzailearen kausaz,...).

Horregatik, zehaztasunean irabazteko, experimentua errepikakorra denean, zenbait neurketa egiten dira, beti baldintza berberetan.

Gero, emaitzen batezbesteko baloreak kalkulatzen dira, horrela balore fidagarriagoak lortzeko.

Ikasleek arazo honen berri izan behar dute aldez aurretik, neurketen emaitzak aztertzean sorpresarik ez izateko.

Bestalde, esan beharra dago, segundoa baino txikiago diren denbora-unitateak neurtzean (segundo-bostenak, adibidez), oso normala dela erroreak agertzea, kronometroa martxan jartzean edo gelditzean dagoen sinkronizazio-faltaren kausaz.

Errore horik erlatiboki txikiak izan daitezen, behin eta berriro kontseilatzen da abiadura txikiekin experimentatzea.

Dena den, abiadura txikiekin aritzean, beste era batetako oztopoak ager daitezke, hala nola marruskaduraren kausaz gerta daitekeen gehiegizko eragina, higidura laster frenatuz.

Irakasleak oso kontutan eduki beharko ditu puntu hauk, experimentuen ondorioak eta adierazpen grafikoak aztertzerakoan, teoriarekiko desbidaketak ulertu ahal izateko.

Ikusten denez, kanaletxoa aldapan jartzen da, puxtarriari abiadura emateko.

Aldaparen arauera abiadura handiagoa edo txikiagoa eman ahalko zaio.

Baina angelua (hots, aldapa) finko mantenduz eta puxtarria beti toki beretik askatuz, abiadura berbera hartuko du puxtarriak.

Horrela, nahi adinbat bider errepikatu ahal izango dugu experimentu berbera baldintza berberekin.

Experimentua honetan datza:luzera (cm) / denbora (s).

Askatu egiten da puxtarria aldapan behera.

0 cm markatzen duen puntutik pasatzean, kronometroa martxan jartzen da.

Gero, beste posizio ezagun batetatik pasatzean (20,30 edo 40 cm adibidez), geratu egiten da kronometroa, luzera hori egitean emandako denbora neurtuz.

Experimentua zenbait aldiz egiten da distantzia desberdinetarako.

Eta eginiko neurketekin hurrengoaren antzeko taula bat prestatuko da.

Oharrak: - Ez da komeni abiadura handiegirik ematea, bestela zaila gertatzen baita puxtarriaren posizioa zehazki neurtzea.

- Zuek nahi dituzuen posizioak aukera ditzakezue taula egiteko.

- Ikus ezazue Irakasleentzako oharrak sailean erroreei buruz esaten dena.

Lortzen dituzuen emaitzak, honelako grafiko batetan adieraziko dituzue.

denbora / luzera (cm).